jueves, 18 de noviembre de 2010

miércoles, 17 de noviembre de 2010

Eten digitala

   Testu honek dioen bezala, eten digitala zera esan nahi du: teknoloia berriak erabiltzen dituzten pertsonen edo gizarteen eta teknologia berriak erabiltzen ez dituztenen pertsonen edo gizarteen arteko ezberdintasuna da. Hau da, teknologia berriei hurbiltzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasuna da. Honek teknologia berriek eskaintzen dituzten posibilitatetik bastertzea eragiten du.
Mundu guztiak teknologia berrietan parte hartzea da askoren nahia, errealitatean ez da ematen. Jende asko dago ez duenik aukerarik horrelako teknologiarekin aritzeko. Beharrezkoak dituzten gauza garrantzitsuak ere bizitzeko ez dituzte, janaria esaterako. Askok honen beharra dute, hori dela eta, teknologia berriak ez dituzte erabiliko ezta izango, oinarrizkoena dena ez badute.


   Eten digitala azaltzerakoan joera biren aurrean aurkitzen gara, biguna eta gogorra. Lehenengoak, bigunak, dauden infraestuktura teknologikoen egoerari egiten dio erreferentzia. Bigarrenak ostera, eten digitala egoteko arazoa, ezberdintasun sozialean eta ekonomikoan dago, bizi dugun gizarte kapitalistan. Antzeko zerbait gertatzen da herrien artean, ezberdintasunak ematen direla hezkuntzan eta mediku zerbitzuan. Batzuetan hobeto eta aurreratuagoak daudela besteetan baino. Hau ere IKTekin gertatzen da.


   Azkenik esan beharra dago, eten digitalik ez emateko, eta bestelako etenik ez gertatzeko, adibidez: ekonomikoa, kulturala, sexu biren artekoa, soziala, politikoa, teknologia berrien erabileran... denon artean adostu beharreko gauza izan beharko litzateke. Benetan ezinezkoa gaur egun bizi ditugun egoera ezberdinengatik. Itzelezko lana egin beharko litzateke. Hala ere, mundu mailan ez badira aldaketak ematen dauden etenak konpontzeko, maila txikiago batean, estatu mailan adibidez, konpondu ahal izango genituzke.

miércoles, 10 de noviembre de 2010

TTBBen eragina gizartean

Argi dago, gaur egun, teknologia berrien eragina oso handia dela. IKT-en (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia) oinarrituta, teknologia berri gehiago dago eta.

Teknologia berri hauen eraginik handiena, pertsonen arteko erlazioan dago. Munduko edozeinekin komunikatu gaitezke, hitz egiteko, informazioa trukatzeko, eztabaidatzeko... azken finean, izugarrizko eboluzioa egon da informazio eta komunikazio arloan. Honek gizartean eragin handia izan du, horren handia non ia munduko etxe guztietan interneterako konexioa dagoen, non mundu birtual batean mugi zaitezke.

Nabarmena izan da hezkuntzan izan duten eragina, bertan TTBBetara moldatzeko beharra dago, teknologiak aurrera egiten duen heinean, hezkuntzak ere horretara moldatu beharra du. Gure gizarteak horrela eskatzen du eta.

miércoles, 3 de noviembre de 2010

Prometeus - La Revolucion de los Medios

1. Zein da bideoaren gaia?

Etorkizuneko islada nolakoa izango den agertzen zaigu bideo honetan. Konkretuki, berrogeita hamar bat urte barru zer nolako eragina izango dueten teknologia berriek, sarean konektatuak daudenak gehien bat, non munduko edozein puntuko pertsonekin (gehien bat), harremanetan egongo garen, mundu birtual batean.
Pertsonen arteko harremanak (Avatarren bitartez), informazioa lortzeko edonolako egunkari birtualak egongo dira (orain arte ezagutzen ditugunak desagertuz, hauek dohainik eskuratu ahal izango ditugu), blogak...


2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Etrokizuneko egoera, gaur ezagutzen dugunarekin ez du zer ikusirik izango. Dena teknoligia berrien bitartez egin beharko dugu: harremanak izan, informazioa eskuratu...
Honek zera pentsatzera garamatza: etorkizunean beharrezkoa izan beharko da munduko edozein etxetan teknologia berriren bat izatea, edozer gauza egin ahal izateko. Hori gutxienez pentsarazten digu. Ikaragarrizko eboluzioa izango da, PRESTA ZAITEZ!!!


3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?

Benetan harrigarria, azkenean lortuko dutena zera da, kalean arimarik ez ikustea. Honekin zer esan nahi dut, ba etxean egongo garela ordenagailu baten aurrean denetarik egiten. Jolasten edo harremanetan, lanean... prezipitatzen daude teknologia hauek guztiak sortu dituzten pertsonak. Lasterketa bat dirudi, konpainia ezberdinen artekoa. Ia nork asmatzen duen gauzarik miresgarriena teknologia berrietan.
Ez dakit, nire ustez zoramena da hau.


4. Eskolak zerbait egin dezake?

Eskolak egin dezaken bakarra teknologia berrietara moldatzea da. Gizarteak eskatzen badu edo beharrezkoa bada.

5. Eta guk, zer egin dezakegu?

Erremediorik ez badugu, teknologia hauetara moldatu. Bestela atzean geratuko gara.
Nire ustez, luzeegi doa guzti hau. Ziber espazioa mundu paralelo bat balitz dirudi. Ez dakit, ez dut uste bideoan agertzen dena aurrera irtengo denik (hala ere aldaketak emango dira).






miércoles, 27 de octubre de 2010

Informazioaren gizartea, bideo bat

Informazioaren gizartea

Infomazio teknologia (IT: informatika, telekomunikazioak) gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrian, azken bolada honetan "informazioaren gizarteaz" hitz egiten da nonahi. Berrikuntza tekniko eta sozial haundiak datozela esaten da behin eta berriro, baina nekez egiten da kontzeptu horri buruzko azterketa sistematiko eta kritikorik. Komunikazio honek bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, informazioaren gizarteari buruzko ikuspegi nagusien deskribapena eta azterketa kritikoa egiten da (determinismo teknologikoa, berregituraketa eta postforismoari buruzko teoriak, eta ikuspegi kritikoak). Bigarren zatian IT-k organizazioetan duen eragina aztertzen da, organizazioen egiturari, lanaren antolaketari eta teknologiaren inplementazio prozesuari begiratuz.