miércoles, 17 de noviembre de 2010

Eten digitala

   Testu honek dioen bezala, eten digitala zera esan nahi du: teknoloia berriak erabiltzen dituzten pertsonen edo gizarteen eta teknologia berriak erabiltzen ez dituztenen pertsonen edo gizarteen arteko ezberdintasuna da. Hau da, teknologia berriei hurbiltzeko aukera dutenen eta ez dutenen arteko ezberdintasuna da. Honek teknologia berriek eskaintzen dituzten posibilitatetik bastertzea eragiten du.
Mundu guztiak teknologia berrietan parte hartzea da askoren nahia, errealitatean ez da ematen. Jende asko dago ez duenik aukerarik horrelako teknologiarekin aritzeko. Beharrezkoak dituzten gauza garrantzitsuak ere bizitzeko ez dituzte, janaria esaterako. Askok honen beharra dute, hori dela eta, teknologia berriak ez dituzte erabiliko ezta izango, oinarrizkoena dena ez badute.


   Eten digitala azaltzerakoan joera biren aurrean aurkitzen gara, biguna eta gogorra. Lehenengoak, bigunak, dauden infraestuktura teknologikoen egoerari egiten dio erreferentzia. Bigarrenak ostera, eten digitala egoteko arazoa, ezberdintasun sozialean eta ekonomikoan dago, bizi dugun gizarte kapitalistan. Antzeko zerbait gertatzen da herrien artean, ezberdintasunak ematen direla hezkuntzan eta mediku zerbitzuan. Batzuetan hobeto eta aurreratuagoak daudela besteetan baino. Hau ere IKTekin gertatzen da.


   Azkenik esan beharra dago, eten digitalik ez emateko, eta bestelako etenik ez gertatzeko, adibidez: ekonomikoa, kulturala, sexu biren artekoa, soziala, politikoa, teknologia berrien erabileran... denon artean adostu beharreko gauza izan beharko litzateke. Benetan ezinezkoa gaur egun bizi ditugun egoera ezberdinengatik. Itzelezko lana egin beharko litzateke. Hala ere, mundu mailan ez badira aldaketak ematen dauden etenak konpontzeko, maila txikiago batean, estatu mailan adibidez, konpondu ahal izango genituzke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario