miércoles, 3 de noviembre de 2010

Prometeus - La Revolucion de los Medios

1. Zein da bideoaren gaia?

Etorkizuneko islada nolakoa izango den agertzen zaigu bideo honetan. Konkretuki, berrogeita hamar bat urte barru zer nolako eragina izango dueten teknologia berriek, sarean konektatuak daudenak gehien bat, non munduko edozein puntuko pertsonekin (gehien bat), harremanetan egongo garen, mundu birtual batean.
Pertsonen arteko harremanak (Avatarren bitartez), informazioa lortzeko edonolako egunkari birtualak egongo dira (orain arte ezagutzen ditugunak desagertuz, hauek dohainik eskuratu ahal izango ditugu), blogak...


2. Bideoa ikusi eta gero zer pentsa dezakegu?

Etrokizuneko egoera, gaur ezagutzen dugunarekin ez du zer ikusirik izango. Dena teknoligia berrien bitartez egin beharko dugu: harremanak izan, informazioa eskuratu...
Honek zera pentsatzera garamatza: etorkizunean beharrezkoa izan beharko da munduko edozein etxetan teknologia berriren bat izatea, edozer gauza egin ahal izateko. Hori gutxienez pentsarazten digu. Ikaragarrizko eboluzioa izango da, PRESTA ZAITEZ!!!


3. Irudikatzen duen etorkizunaren aurrean zein da zure iritzia?

Benetan harrigarria, azkenean lortuko dutena zera da, kalean arimarik ez ikustea. Honekin zer esan nahi dut, ba etxean egongo garela ordenagailu baten aurrean denetarik egiten. Jolasten edo harremanetan, lanean... prezipitatzen daude teknologia hauek guztiak sortu dituzten pertsonak. Lasterketa bat dirudi, konpainia ezberdinen artekoa. Ia nork asmatzen duen gauzarik miresgarriena teknologia berrietan.
Ez dakit, nire ustez zoramena da hau.


4. Eskolak zerbait egin dezake?

Eskolak egin dezaken bakarra teknologia berrietara moldatzea da. Gizarteak eskatzen badu edo beharrezkoa bada.

5. Eta guk, zer egin dezakegu?

Erremediorik ez badugu, teknologia hauetara moldatu. Bestela atzean geratuko gara.
Nire ustez, luzeegi doa guzti hau. Ziber espazioa mundu paralelo bat balitz dirudi. Ez dakit, ez dut uste bideoan agertzen dena aurrera irtengo denik (hala ere aldaketak emango dira).






No hay comentarios:

Publicar un comentario