miércoles, 27 de octubre de 2010

Informazioaren gizartea

Infomazio teknologia (IT: informatika, telekomunikazioak) gizarteko esparru desberdinetan hedatzen doan neurrian, azken bolada honetan "informazioaren gizarteaz" hitz egiten da nonahi. Berrikuntza tekniko eta sozial haundiak datozela esaten da behin eta berriro, baina nekez egiten da kontzeptu horri buruzko azterketa sistematiko eta kritikorik. Komunikazio honek bi zati nagusi izango ditu. Lehenengoan, informazioaren gizarteari buruzko ikuspegi nagusien deskribapena eta azterketa kritikoa egiten da (determinismo teknologikoa, berregituraketa eta postforismoari buruzko teoriak, eta ikuspegi kritikoak). Bigarren zatian IT-k organizazioetan duen eragina aztertzen da, organizazioen egiturari, lanaren antolaketari eta teknologiaren inplementazio prozesuari begiratuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario