jueves, 21 de octubre de 2010

Web 2.0

Web 2.0 erabiltzaileen partehartzean eta informazio trukaketan oinarritzen diren Interneteko web-zerbitzuak definitzeko sortu den terminoa da. Termino honen erabilerarekin, Interneten bigarren generazioa dela esan nahi da. Talde honetan sailkatu daitezke webgune sozialak (Facebook, Tuenti, My Space...), komunikaziorako tresnak eta folksonomiak (etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola delicious, Flickr (Plataforma desberdinetan, argazki eta on-line komunitatea elkarbanatzeko webgune bat da. Orokorrean Web 2.0-ko nabigazio adibide berri bat bezala kontsideratzen da), Tagzania (Folksonomiaren bitartez Google Mapsen APIan etiketak zehazteko sistema da)edo 43 Things bezalakoetan), erabiltzaileen artean lankidetza eta informazioaren elkartrukaketa azkar batean oinarritzen direlarik.


Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.


Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."

No hay comentarios:

Publicar un comentario